IGS Sateliteetako Datu Libreak erabiliz: Garapenerako lankidetza-proiektuetan aplikazioak

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

lunes 13 de diciembre de 2021

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

lunes 13 de diciembre de 2021

Gaur egun, Informazio Geografikoko Sistemak (IGS) hainbat motatako proiektutan erabiltzen dira. Esaterako, proiektu fotovoltaikoak, eolikoak, ingurumen-azterlanak, biodibertsitatearen eta baliabide hidrikoen analisiak… lursailaren informazio geografikoa erabilitzen diren proiektuen adibide batzuk baino ez dira.

Azterlan hauek egiteko, hainbat programa eta datu-basetan oinarritu gaitezke. Aukera pribatiboen aurrean, Sentinel sateliteek emandako datu libreekin lan egiteko eta horiek tresna libreen bidez prozesatzeko aukera ere badago.

Aktibisten Eskolako hurrengo saioan Eduardo Martín Azaola izango dugu gurekin, ingurumen eta lankidetza proiektuetan eskarmentu handia duen nekazaritza ingeniaria. Harekin batera, satelite datu libre horiek nola eskuratu eta erabili aztertuko dugu, parte hartu duen proiektu batzuen errepasoa eginez. Zure lekua gordetzeko (aforo mugatua egongo da) eta saioari buruzko jarraibideak jasotzeko, hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbidera idatzi.

Izenburua: IGS Sateliteetako Datu Libreak erabiliz: Garapenerako lankidetza-proiektuetan aplikazioak

Dinamizatzailea: Eduardo Martín Azaola. GISARTE. GIS. Ingurumena & Remote Sensing

Data: abenduaren 16a, osteguna

Ordua: 18:00-20:00

Lekua: Bilboko Ingeniaritza Eskola. P1G3a Gela.

Hizkuntza: Gaztelania

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.