Internet Feminista eraikitzeko gakoak

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

viernes 25 de junio de 2021

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

viernes 25 de junio de 2021

Aktibista Eskolaren kurtsoa ixteko saio berezia ekartzen dizuegu. Pasa den 2019an, jatorri desberdinetako emakume talde bat Chiapas, Méxikon bildu zen. Bertan, imajinatu zuten ze printzipio jarraitu beharko lukeen internet feminista batek, lurraldearen zein gorputzen zaintzarako. Amets egiteko, proposamenak botatzeko eta ideiak diseinatzeko egunak bihurtu ziren, elkar-erantzukizun politikoak sortzeko apustuarekin, forma guztietako bizitzen zein lurraldeen loturak kontutan hartuz.

Hurrengo saioan, bileran egon zen partaide baten ahotsetik kontatuko digu nola finkatu zuten Internet Feminista baten oinarriak, ingurunearekin justua izateko. Berriz, la_jes Sursiendo-ko kide hackfeministarekin kontatzen dugu. Berak, saio virtual batetik gidatuko gaitu, non emozioak, kolektibitatea, sentsu artistikoak zein politikoak, bidaiaren erdian jarriko ditu. Gogoan izan, koaderno eta koloretako arkatzak edukitzea!

Ondorengo saioa, telematikoki egingo da, jitsi plataformaren bitartez. Zure plaza eskuratzeko (kontuan izan edukiera mugatuta dagoela) eta saioa jarraitzeko informazioa jasotzeko, hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbidera idatzi. Animatu zaitez!

Saioa: Internet Feminista eraikitzeko gakoak

Hizlaria: la_jes

Data: Asteazkena, Ekainak 30

Ordua: 18:00-20:00 (GMT + 2)

Non: Jitsi plataforman (izena eman ondoren posta elektronikoaren bitartez bidaliko dizugu esteka)Hizkuntza: Gaztelania

La entrada Internet Feminista eraikitzeko gakoak aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.