Zor energetikoa

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 3 de junio de 2021

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 3 de junio de 2021

Bidezkoa al da Txina munduko herrialderik kutsatzaileenetakoa dela esatea?

Horrela hasi zuen María San Salvador del Vallek “Justizia energetikoa nazioartean: elektrizitatearen ordainketa aztarna energetikoaren metodologien arabera” saioa joan den ostegunean gure Aktibisten Eskolan. Izan ere, Iparraldeko herrialdeetan ditugun ondasun eta zerbitzuek energia-kontsumoaren handitzea dakarte, eta kontsumo hori ez da beti kontabilizatzen erabiltzen den herrialdean, gero eta gehiago baitira Hegoaldeko herrialdeetatik Iparraldeko herrialdeetara egiten diren inportazioak. Horren arrazoia da, neurri batean, herrialde batzuetan ingurumen-kudeaketari buruzko legeria ez dela beste batzuetan bezain zorrotza, eta lan-eskubideak beste batzuetan baino okerragpak direla; horren ondorioz, eskulana merkeagoa da, eta enpresa handiek nahiago dute haien herrialdeetatik kanpo inbertitu. Hori dela eta, ez litzateke bidezkoa Txina gehien kutsatzen duen herrialdeetako bat dela esatea; izan ere, dozenaka herrialdek bertan fabrikatzen dituzte produktuak, kostuak merkatzeko, gero inportatzeko eta azkenik haietaz gozatzeko.

Eremu energetikoa oso zabala denez, saio honetan elektrizitatearen ardatzari heldu genion. Produktuaren prezioaren zer zati dagokio elektrizitateari? Zenbat ordaintzen du elektrizitatean herrialde bakoitzak kontsumitzen duenaren truk? Kontsumitzen dugun guztia herrialdean ekoiztuko bagenu, zenbat argindar gastatuko genuke? Ikerketa egiteko, 43 herrialde eta 16 sektore aztertu ziren, non ikusten den desarrollismoak eragindako aldaketa klimatikoa ez dela berdina Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeetan, Hegoaldekoak direlarik gutxien kutsatzen dutenak eta ondorio txarrenak pairatzen dituztenak.

San Salvadorrek aztarna ekologikoaz ere hitz egin zigun, aspaldidanik Lurrak sor dezakeena baino gehiago kontsumitzen dugula. Era berean, kontsumoari buruzko ikuspegi zabalagoa izateko beharraz ohartarazi zigun, ez bakarrik etxebizitzetako kontsumoa kontuan hartzeko, datu horu kontsumo globalarekiko alderatuz gero oso txikia baita ( % 4 baino ez), baizik eta sektoreka eta are gehiago merkatu globalaren arabera aztertzeko. Horrek kontsumoaren hurbilketa errealistagoa izaten laguntzen du. Adibidez, kamiseta bat hemen erosten denean, ehungintzaren kontsumo elektrikoa ez ezik, hainbat sektore eta herrialdeetako kontsumo elektrikoa ere igotzen da, elkarren artekoan erlazionatuta daudelako.

Ondorio gisa, Iparraldeko herrialdeek diru eta baliabide asko aurrezten dituzte herrialde pobretuenen kontura, eta interesgarria litzateke hausnartzea zenbat deskontatu beharko genukeen herrialde horiei laguntzak ematen dizkiegula esaten dugunean, batik bat, haietan produzitzean aurrezten dugun gastu elektrikotik.

La entrada Zor energetikoa aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.