Ur-ponpen tailerra. Egin itzazu modu erraz, eskuz eta autonomoan!

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 5 de mayo de 2021

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 5 de mayo de 2021

ISF/MGItik hamarkadak daramatzagu Giza Garapenerako Teknologiak bultzatzen, eskuragarriak, konpontzeko errazak eta kulturalki egokiak izan daitezen sustatzen, teknozientzia bizitzaren zerbitzura jarriz. Zuk Zeuk Egin-en hurrengo saioan beste urrats bat emango dugu eta tailer hau proposatzen dizuegu, eskuzko ur-ponpak diseinatzeko eta fabrikatzeko puxtarri eta PVCzko hodi batzuekin.

Teknologia horretarako ez da elektrizitate-iturririk behar, komunitateen autonomia indartzen du eta ura lortzeko behar den ahalegina murrizten da, populazioaren sektore zabaletara zabalduz. Saio honetarako, TADEH-Uraren Eskola Mugikorraren esperientzia izango dugu. Pixka bat gehiago ezagutu nahi baduzue, beren lana aurkezten duten bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Saio hau formatu presentzialean egitearen aldeko apustua egin dugu, TADEHko taldeak adierazten dizkigun pausoei jarraitzen diegula ziurtatzeko. Horregatik, zure plaza gordetzeko eta segurtasun-baldintzak zaintzeko, idatz iezaguzu hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbide elektronikora. Anima zaitez eta elkarrekin aurrera egiten jarraituko dugu!

Saioa: Ur-ponpen tailerra. Egin itzazu modu erraz, eskuz eta autonomoan!

Errazten du: TADEH- Uraren eskola Mugikorra

Data: Maiatzaren 11n, asteartea

Ordua: 17:00-20:00

Tokia: Posta elektroniko bidez zehaztuko da

Hizkuntza: Gaztelania

La entrada Ur-ponpen tailerra. Egin itzazu modu erraz, eskuz eta autonomoan! aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.