Sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia txertatzeko gakoak

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 21 de abril de 2021

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 21 de abril de 2021

Lankidetza eraldatzailea egiteko, beharrezkoa da sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia txertatzea, baina ez proiektuen formulazioan puntuak ematen dituzten zeharkako ardatzen batuketa gisa, baizik eta benetako ikuspegi intersekzionaletik. Ideia hori oinarri hartuta, Fernando Altamirarekin hitz egin genuen, gure elkarteetan ikuspegi hori txertatzeko gakoei buruz hitz egiteko.

Zenbait erakundek aspaldi galdetzen diogu geure buruari nola egin, nola sartzen dugun sexu- eta genero-aniztasuna beste gatazka batzuk jorratzen dituzten proiektuetan, nola berrikusten dugun geure burua goitik behera, zeharkatzen gaituen heteronormatibitateari aurre egiteko. Beste erakunde batzuk, aldiz, askoz zurrunagoak dira gai horrekin. Hala ere, batzuetan eta besteetan aitzakia ugari zabaltzen dira, eta oztopo dira gaiari behar duen presaz eta lehentasunez heltzeko orduan. Beste behar garrantzitsuago batzuk daudela edo LGTBI begiradak gure erakundea bere borroka-gunetik desbidera dezakeela argudiatuta, zeregin hori alde batera uzten da, alde batera utzita menderakuntza-hiruki batek zeharkatzen duen sistema batean bizi garela, hiru buruko eredu baten baitan (neoliberala, etnozentrikoa eta heteronormatiboa). Horri aurre egin ahal izateko konplexutasun osoz begiratu behar diogu. 

Izan ere, zer gertatzen da sexu- eta genero-aniztasuna sartzen ez badugu? Badirudi ez egiteak neutraltasun jarrera hartzea esan nahi duela. Hala ere, Fernadok erakusten digu ez dela horrela, ikuspegi hori ez sartzeak esan nahi baitu gure erakundeak mundu guztiarentzat bizigarriak diren leku bihurtzeko aukera galtzea; heteronormatibitateari presentzia osoa ematea esan nahi du, eta kanpoan geratzen den guztia kanpoan uztea.

Eta orduan, milioiko galdera: nola egingo dugu? Nola txertatuko ditugu sexu- eta genero-aniztasuna? Fernandoren arabera, genero-ikuspegia txertatu nahi dugunean bezala, galdera berak eginez, baina sexualitateen, gorputzen, identitateen… aniztasunari begirada zabalduz. Lehenik eta behin, komeni da pentsatzea zer galdera egingo dizkiogun geure buruari, zapalkuntza guztiak ikusarazteko. Adibidez, urarekiko giza eskubidea lantzen badugu, zer galdetuko dugu? Nori galdetuko diogu? Norekin hitz egingo dugu? Nor utzi dugu kanpoan? Lan egiten dugun biztanleria egitura “tradizionala-arauemailea” duten familiak badira, seguru asko kanpoan utziko ditugu orientazio sexualagatik kanporatu dituzten pertsonak.

Bestalde, aniztasun sexoafektiboaren aldeko borroka ardatz nagusitzat duten kolektiboekin lotzeaz gain, LGTBI ez diren beste erakunde batzuei ere lagundu behar diegu begirada hori txerta dezaten, bestela, irudi bailezake sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia txertatzeko lana LGTBI kolektiboei bakarrik dagokiela, kolektibo feministek soilik ikuspegi feminista integratu beharko balute bezala.

Aurrera jarraituko dugu, geure eraldaketara irekita.

La entrada Sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia txertatzeko gakoak aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.