Makinen genero bereizketaren nondik norakoak

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

lunes 29 de marzo de 2021

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

lunes 29 de marzo de 2021

Pasa den martxoaren 18an Olatz Arbelaitz eta Elena Lazkano EHUko Informatika Fakultateko kideekin izandako solasaldian argi geratu zitzaigun makinei ezartzen zaizkien funtzio, itxura edota ezaugarrietan ere hauek programatzen dituen gizartearen arrazarekiko, generoarekiko edota klase sozialekiko bereizketaren erreprodukzioa gauzatzen dela.

Honen adierazgarrietako bat adimen artifizialeko eta informatikako lanetan diharduten giza taldeetan dauden arrakalak, emakumezkoen parte hartze txikiena duten zientzia eta teknologia arloak direlako. Adibide moduan, esparru hauetan urteetan EHUko gradu eta graduondokoetan emakumezkoen eta gizonezkoen matrikula zenbakien ezberdintasunak ezagutu genituen.

Honen ondorioz, adimen artifizialak abiapuntutzat dituzten datu-base eta hauek trebatzeko metodologietan bereizketak arbuiatzeko joerak aztertu eta aldatzeko beharra adierazi zuten ikerlariek. Lan nekeza den arren, beharrezkotzat jotzen da artifizio hauek iraultzailetzat dituen gizartean nolabaiteko eraldaketa sortzeko.

Solasaldian zehar ezagutu genituen robotetan, eta hauen artean robot sozialtzat jotzen diren prototipo ezberdinetan, itxurak berak guregan zein erantzun sortzen dituen antzeman genuen proposaturiko zenbait dinamikekin. Sarean aurkitu ditzakegun prototipo hauen edozein irudi eta bideo ikustean erraz ohartu gaitezke analisi honen beharraz.

Neutraltasunik gabeko zientzia eta teknologia arloetan darabiltzagun deribak zuzentzeko badugu lana, identifikaziotik erabileretaraino. Hori bai izango litzakeela berebiziko adimena.

La entrada Makinen genero bereizketaren nondik norakoak aparece primero en ISF Euskadi.

0 Comments

Submit a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.