Zientzia eta teknologia ez dira neutroak, eta generotik abiatutako bereizketaren joerak agerian geratzen dira adimen artifizialaren munduan ere. Algoritmo aseptikoek ez dituzte arraza, genero edo klase kontuak aintzat hartzen, baina, egia esan, bizi garen gizartearen isla diren eta gure erabakien ondorio diren datuetan oinarritzen dira. Zein eremutan aplikatzen dira algoritmo horiek eta zer ondorio dituzte gure gizartean?

Horretaz hitz egiteko, Olatz Arbelaitz eta Elena Lazkano EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta ikerlariak izango ditugu. Haiekin batera, algoritmoek estereotipoak nola anplifikatzen dituzten eta joera hori ezabatzeko zein frontetatik egin genezakeen aurre aztertuko dugu. Gai honi buruz taldean hausnartu nahi baduzu, otsailaren 18ko osteguneko saiora gonbidatzen zaitugu.

Saio hau bideokonferentziaz egingo da, jitsi plataformaren bidez. Komunikazio-hizkuntza euskara izango da, eta xuxurlariekin batera egongo gara, aldi berean gaztelaniara itzultzen laguntzeko. Zure lekua erreserbatzeko (edukiera mugatua egongo baita) eta saio honetaz nola gozatu jakin dezazun, idatz iezaguzu hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es Anima zaitez eta sareetatik ikusiko dugu elkar (modu seguruan)!

Saioa: Makinek generoa dute: adimen artifizialean generoa bereizteko joera

Irakasleak: Olatz Arbelaitz eta Elena Lazkano

Data: Martxoak 18, osteguna

Ordua: 18: 00-20: 00 (GMT + 2)

Tokia: Jitsi aretoa (postaz jakinaraziko dizugu, izena eman ondoren)

Hizkuntza: Euskara (xuxurlarien laguntzarekin)

La entrada Makinek generoa dute: Adimen artifizialean generoa bereizteko joera aparece primero en ISF Euskadi.