Ikerketa metodologia feministetarantz aurrera egitea

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

martes 15 de diciembre de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

martes 15 de diciembre de 2020

Ikuspegi feminista GRAL eta MAL ikerketetan? Genero-ikuspegia aplikatzeko beharra oraindik zabaldu ez denean, proposamen sakonagoa sartzeko erronkari aurre egin behar diogu: jendarte-eraldaketarako GRAL/MAL ikerketa-prozesuetan ikuspegi feminista txertatzearen garrantzia helaraztea. Eta erronka horretan gaude!

Bide hori errazteko, Curruscurekin batera bideo hau egin dugu, ikerketa feministaren metodologiak denen eskura jartzen dituena. Ikerketa humanistenetatik teknikoenetara, bakar batek ere ez dio ihes egiten desberdintasunak eta indarkeriak eragiten dituzten sustraiei eraso egiteko beharrari. Hizkuntza berrikustea, gure diseinuak birpentsatzea, askotariko feminismoetara jotzea, testuinguruak aztertzea ikusezina ikusaraziz, ezagutzaren ekoizpena bera berrikustea… beti harago joatea!

#CaminoALaTransformaciónSocial #GizaEraldaketarakoBidea traolarekin sareetan zehar mugitzera animatzen zaituztegu, zuen aurkezpenetan erabiltzera. Duela aste batzuk partekatzen genituen infografiekin batera, material horrek GRALak eta MALak eraldatzeko ahalmena transmititzen laguntzea espero dugu. Eta gehiago ikertu nahi baduzu, gogorarazi nahi dizugu “Gizarte-eraldaketarako bidea: Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak eraldaketarako tresna gisa” lan-koadernoa dugula zintzilik, jaisteko libre. Jarraitzen dugu!

La entrada Ikerketa metodologia feministetarantz aurrera egitea aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.