Ikusezintasuna (pribilegiotik) erakutsi

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 18 de noviembre de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 18 de noviembre de 2020

Duela aste batzuk, ikuspegi intersekzionalari buruzko ikaskuntzan beste urrats bat emateko aukera izan genuen. Uxue Zugaza EHUko politologia eta ikertzeilea da eta, bere eskutik, gizartearen azterketan eta esku-hartzean intersekzionalitateak duen potentzialaz hausnartu genuen. Saioaren hasiertaik, Uxuek intersekzionalitatearen ideia nola ulertu adierazi zigun, “ “gurutzatzeko” hurbilketa bat, gure ezagutza- / aktibismo- / interbentzio-praktikak bideratzen dituzten botere harremanen argitan”; eta hurrengo ideia azpimarratu zuen: “ez ikustea bereganatutatko gaitasuna da, eta intersekzionalitateak ezagutza kritiko eta gogoetatsuan entrenatzeko tresnak ematen digu”.

Zenbait praktika despolitizaturen aurrean, intersekzionalitateak “gurutzatzeagatik gurutzatzea” sahiestu nahi du. Ikuspegi intersekzionala ez da desberdintasunen baturak deskribatzera mugatzen, baizik eta bidegurutzeari hitz eginarazi nahi dio: lehenengo batean ikusgarria ez den hori ikustea galarazten diguten botere-harremanak zalantzan jartzea. Intersekzionalitatea ezin da jarduera aktibistetatik bereizi: intersekzionalitate abstraktuaren ideiaren aurrean, esku-hartzea da apustua, behar zehatzei erantzutea, arazo oso konkretuetan eragitea, zeinetan errealitatea “genero” kategoriak gainditzen duen.

Ikuspegi iIntersekzionalak egindako ekarpenen artean, Lucas Platerok errealitate ikusezin eta ulertezin batzuen ikusezintasuna (pribilegiotik) erakusteko erabilgarria dela adierazten du. Zergatik pribilegiotik? Bidegurutzeen atzean zer dagoen eta gure pribilegioei buruz gogoeta egiten laguntzen digun ikuspegia da. Hasiera batean ikusten ez duguna ez da ezusteko egoera: menderatze-matrizean ezjakintasunean edo arazo jakin batzuen aurrean ulertezintasunean hezten gaitu. Ez dugu ikusten traba egiten digulako, ez dugulako ikusi nahi, ez ikusten irakatsi digutelako… Bidegurutze horrek zuzenean hitz egiten dielako gure pribilegioei. Intersekzionalitateak elkarrizketa horretara gonbidatzen gaitu.

La entrada Ikusezintasuna (pribilegiotik) erakutsi aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.