Giza Eraldaketarako Bidean!

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 28 de octubre de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 28 de octubre de 2020

Ikaslea bazara eta zure GrAL edo MAL giza eraldaketarako egitea gustatuko balitzaizuke, baina nondik hasi ez badakizu. GrALak edo MALak tutoritzatzen badituzu, baina, batzuetan ikasleek ikerketa lan horiek ahalik eta etekin handiena ateratzeko tresnak falta bazaizkizu. Edo, agian, gizarte-talde edo erakunde bateko kide zara, eta GrAL/MALak bultzatzen dituzuen giza eraldaketarako prozesuentan lagungarriak izan daitezkela uste baduzu, baina akonpainamendu ona egiteko gakoak falta bazaizkizu. ISF-MGItik interesatuko zaizkizuen hedapen-materialak sortu ditugu!

Hemen horietako lehenengoa. Alberto Murielen eskutik eta UKSrekin batera, gure ikerketatik abiatuta giza garapenerako bidea erakusten duten infografiak diseinatu ditugu. Diziplina arteko begiraden aldeko apostutik hasi eta metodologia askatzaileen bidezko ikerketara, hori guztia zehaztasun akademikoa galdu barik eta prozesuan gure arrastoa utziz.

Hashtag hauekin sareetatik mugitzera animatzen zaituztegu: #CaminoALaTransformaciónSocial #GizaEraldaketarakoBidea, zuen aurkezpenetan erabiltzera… Irudi hau duten karpeta batzuk sortu ditugu, interesa duten pertsonentzat eskura jartzeko. Eta gehiago ikertu nahi baduzu, gogoratu “Gizarte-Eraldaketarako bidea: Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak eraldaketarako tresna gisa” izeneko lan-koadernoa jarri dugula deskargatzeko. Bagoaz aurrera!

La entrada Giza Eraldaketarako Bidean! aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.