Herri Hezkuntza pandemia garaietan: inoiz baino beharrezkoagoa

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

viernes 24 de julio de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

viernes 24 de julio de 2020

Herri Hezkuntza bideokonferentzia garaietan? Herri Hezkuntzari buruzko saio bat birtuala bezalako formatu hotz eta inpertsonalean? Alarmak piztu egiten dira. Bada zerbait azken hilabeteotako proposamen metodologikoetan, Herri Hezkuntzaren inguruan ditugun aldez aurreko ideietatik aldentzen dena. Hezkuntza-arloan ditugun ziurgabetasunen ondorioz, honako galdera hau egiteko saioa proposatu genuen: egin al daiteke Herri Hezkuntza Zoom eta konfinamendu masiboko garaietan?

Hasteko, galdera horri erantzuteko modua lantzen dugun Herri Hezkuntzaren ikuskeraren araberakoa izango da. Gure ikuspuntutik, herri-hezkuntza gizarte-zientzien barruko pentsamendu- eta ekintza-korronte gisa ulertzen duen ulerkeraren aldeko apustua egiten dugu. Eraikuntza kolektibo eta iraunkorra dialektikoa eta parte-hartzailea da, eta jakintzen osagarritasunean oinarritzen da. Teknika didaktikoetan edo helduentzako hezkuntza ez-formaleko espazioetan soilik pentsatzetik askoz harago doan ikuspegia da.

Positibismo zientifikoaren aurrean, proposamen pedagogikoen neutraltasuna zalantzan jartzen du Herri Hezkuntzak. Ezagutzaren teoria bat izatetik haratago doa, eta herri boterearen eraikuntzaren aldeko apustua egiten du.

Ikuspegi horretatik, Herri Hezkuntza paradigma posible gisa aurkezteaz gain, guztiz beharrezkoa eta premiazkoa da pandemia globaleko garaietan. Hain testuinguru nahasian eta aztertzeko hainbeste elementu berrirekin, espiritu kritiko batetik egin ahal izatea eta eraikuntza kolektiboaren boterea aprobetxatzea beharrezkoa da. Eta hori guztia, nahiz eta orain ditugun espazio birtualek aukera ematen duten  Herri Hezkuntzaren ikuspegitik parte-hartze horizontalerako, hurbilketa emozionalerako edo gorputzetik lan egiteko.

Orain elkar topatzen hasi garenez, Herri Hezkuntzak hainbat erronka ditu aurretik. Alde batetik, pandemia garaian izan genituen sentsazioak eta sentimenduak berreskuratzeko erronka: badirudi “dena pasatu dela”, eta ahaztu egin zaigu zer esan nahi duen konfinamenduan egoteak eta bizitako esperientziak. Nola berreskuratu konfinatuta egotean izan genituen sentimenduak eta sentsazioak, birprozesatu eta kolektibo bihurtzeko, politizatzeko eta herri-boterea eraikitzera eramango duten ekintza-proposamenak sortzeko. Bestetik, artikulazioaren erronka: akademiaren, herri-mugimenduen, instituzioen eta artikulatu gabeko jendearen arteko konbergentzia, eta azken hilabeteetan eman diren erantzun kolektiboei denboran eusteko apustua. Eta berriz ere, intersekzionalitatea agertzen da: nola erreparatu zeharkatzen gaituzten zapalkuntza/pribilegio ardatz guztiei? Konfinamenduak adibide berriak ekarri dizkigu: ez die guztiei berdin eragiten. Ez da gauza bera ERTEn egotea edo diru-sarrerarik gabe geratzea, ekonomia informalaren sektorean egonagatik; ez da gauza bera baserri batean konfinamendu bat egotea, edo 20 metro koadroko pisu batean, eta abar.

Eta horrela, bi orduz errealitatea irakurri ahal izan genuen gure begirada anitzen batuketatik, geure burua hustu, galdu eta, batzuetan, aurkitu ahal izan genuen. Bi orduz, sinesten dugun pedagogia hori egitera abiatu ginen, Herri Hezkuntza.

La entrada Herri Hezkuntza pandemia garaietan: inoiz baino beharrezkoagoa aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.