“Google-ek espiatzen gaitu”-tik haratago

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

viernes 5 de junio de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

viernes 5 de junio de 2020

Ondiz Zarragak, software librearen aldeko ikertzaile eta ekintzaileak, jakinaren gainean jarri gaitu: ez dugu hitzaldi teknikorik izango, hau etikari buruz doa. Munduko pandemiaren garaian herritarren espektro zabala pribatutasunaz arduratzen ari denez, komeni da fokua egungo testuingurutik haratago zabaltzea. Teknologiaren inguruko dimentsio etikoa joan den astean COVIDen arakatze-aplikazioei buruz ikusi genuen albistetik haratago doa. Pasa dezagun lupa hardware, software eta sare sozialetatik, “Google-ek espiatzen gaitu” horretan geratzen ez diren diziplina anitzeko begiradekin, ea zer aurkitzen dugun.

Hardwarearen inguruko hausnarketa batzuk partekatuz hasi genuen saioa. Inori ez digu ihes egiten gatazkan dauden herrialdeen eta  materialen espoliazioaren, giza eskubideen ustiapenaren, zabor elektronikoaren tonen sorreraren edo gure erosketen maiztasuna areagotzen duen zaharkitze programatuaren artean dauden loturak. Kontsumitutako energiaz ari bagara, zifrek gainezka egin diezagukete. Internet herrialde bat balitz, energia-kontsumoan seigarrena izango litzateke, eta bideo-streaminga izango litzateke energia-gastu handiena duen jarduera. Argi dago hobetzeko eremu handi bat dagoela zerbitzari etikoagoak eraikitzeko. Ideiak botatzen hasiko gara: erabiliko diren tokitik gertu, energia berriztagarriekin elikatu, berrerabili, modu pasiboan hoztu…

Softwarearen inguruan hitz egiten dugunean, taldean azkar desbideratzen gara azkenaldiko arakatze aplikazioetara. Horrelako planteamenduek pertsona asko kanpoan nola uzten dituzten aztertzen dugu: smartphonerik ez dutenak, teknologia horietara ohituta ez dauden adineko pertsonak … hizpide dugun lurraldearen arabera,  biztanleriaren erdia baino gehiago kanpoan utz daiteke. Baina noraez horretatik harago, politika mota horrek teknologikoa ez den arazo bati irtenbide teknologikoa ematearen ideia transmititzen du: zenbateraino inbertitu nahi dugu eskura dugun aurrekontu batetik aurrerapen handia duen teknologian, lehendabiziko zerbitzuak baliabide falta hori salatzen ari badira?

Softwareak nolakoa izan beharko lukeen aztertuz gero, honelako ideiak ateratzen dira: software librea (nola funtzionatzen duen ikus dezakegu, hobetu dezakegu eta hobekuntzak partekatu), pribatua (ez du informaziorik jasotzen, datuak enkriptatzen ditu), deszentralizatua (segurtasuna, neutraltasuna eta subiranotasuna bermatzen ditu), elkarreragingarria (estandar irekiak erabiltzen ditu, tokiko kudeaketa, burujabetza eta komunitatea bultzatzen ditu), eskuragarria eta inklusiboa (ez du gaitasunekiko, generoarekiko, arrazarekiko, hizkuntzarekiko edo jatorriarekiko bazterketarik eragiten) eta jasangarria (ez ditu beharrenkoak ez diren baliabideak xahutzen)

Sare sozialen inguruan sortzen diren dinamika sozialetan jarriko dugu arreta, ikastetxeetan zerbitzu pribatuen inposaketan edota software libreari lotutako komunitateetatik sortzen diren aukeretan. Txat-ean dagoen norbaitek esan du: “Kezkatuta geunden koronavirusaren aplikazioek arakatu egingo gintuztelako, eta Google-ek urteak zeramatzanhorretan”.

La entrada “Google-ek espiatzen gaitu”-tik haratago aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.