Zuk Zeuk Egin Lab 1.0: Sor itzazu giza eraldaketaren zerbitzura dauden bideoak. Bideoak software librearekin editatzeko tailerra.

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 4 de junio de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 4 de junio de 2020

Zenbateraino erabiltzen duzue bideo txikiek eskaintzen duten aukera zure erakundean? Sare sozialetan apur bat mugitzearekin komunikazioarekin bideoak erabiltzearen garrantzia ikus daiteke. Ekintzak zabaltzeko tresna gisa, bidegabekeria sozialen aurkako salaketak biralizatzeko, kanpainak zabaltzeko edo egindako hitzaldi baten laburpen txikia egiteko. Asko dira eskaitzen dituzten aukerak!

Hala ere, ez zara animatzen bideoa editatzeko softwareari buruz dena ez jakiteagatik? Zuk Zeuk Egin Lab 1.0 tailer praktikoetatik saio bat proposatzen dizugu, bi ordu nahikoa izango dira zuen helburu sozialen zerbitzura dagoen bideo erakargarri bat egiteko oinarrizko tresnak ikasteko. Gainera, KDENLIVE kode irekiko bideo editorea erabiliko dugu, doakoa, Windows eta Linuxen erabilgarria (ez Mac-en) eta… erabiltzeko oso erraza!

Ekainaren 11n, 18:00etan, Zuk Zeuk Egin proiektuaren hirugarren saioan, bizitza jasangarriak eraikitzeko eztabaida saio praktikoan itxaroten zaitugu. Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundeko aktibista eta software libreko profesionala den Dani Gutiérrezek gure bideoak sortzeko eta gure erakundeak oinarrizko ikus-entzunezko materialek behar dituen bakoitzean aurrera egin ahal izateko saio bat emango du. Animatzen zara?

Saioa bideokonferentzia bidez izango da, Jitsi plataformaren bidez. Zure plaza erreserbatzeko (plaza mugatuak daude) eta saio honetaz gozatzeko zein osagai behar dituzun denboraz jakin dezazun, idatzi hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbidera. Animatu eta sareetatik ikusiko dugu elkar!

Saioa: Sor itzazu giza eraldaketaren zerbitzura dauden bideoak

Hizlaria: Dani Gutiérrez

Data: 2020ko ekainaren 11, osteguna

Ordua: 18:00-20:00 (Europako ordu zentrala, UTC+02)

Tokia: Jitsi (posta bidez jakinaraziko dizugu, aldez aurretiko izen ematea)

Hizkuntza: gaztelania

La entrada Zuk Zeuk Egin Lab 1.0: Sor itzazu giza eraldaketaren zerbitzura dauden bideoak. Bideoak software librearekin editatzeko tailerra. aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.