Elikadura Burujabetza konfinamendu garaian

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

martes 28 de abril de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

martes 28 de abril de 2020

Gure ekintzak konfinamentu garai honetara egokitzen jarraitzen gabiltza, oraingo honetan Zuk Zeuk Egin tailerra era birtualean burutzen. Egoera honetan elikadura burujabetzak inoiz baino garrantzi handiagoa dauka eta, horregatik, aurreko ostegunean Zuk Zeuk Egin sukaldaritza tailerra antolatu genuen, Maitane Cabezasen eskutik, Elikadura Burujabetzaren aldeko ekintzailea Bizilurren eta Koxinatu ekimenaren bultzatzailea. 

Sukaldatzen hasi baino lehen, Nadiak (Elikadura Burujabetzaren aldeko ekintzailea) eta Vanek (Kidekoopeko partaidea) testuinguruan kokatu gintuzten konfinamendu garaian elikadura burujabetza aurrera eramateko aholkuak emanez. Hasteko, Nadiak azaldu zigun nola ostalaritza sektoreko edo eskoletako jantokietako jarduera geldiaraztean, apirilaren hasieran Eusko Jaurlaritzak azokak eta plazak, non baserritar askok euren produktuak merkaturatzen dituzten,  debekatu zituen. Honek sektore askoren erantzuna piztu zuen, agrarioaz gain, erakunde asko asko irten ziren Merkatu eta azokak irekita nahi ditugu deklarazioaren alde, Eusko Jaurlaritza azoken irekierara bultzatzeko, zerbitzu publikoa direlako eta, momentu hauetan, guztiz funtsezkoa.

Nadiak hemendik ateratzen duen alde positiboari buruz hitz egin zigun: nekazaritza sektoreak horrelako erasoa jaso duen unean, inoiz baino gehiago sentitu dute gizartearen babesa. Egia da egunez egun euren lanak zentzua duela badakitela, baina honi esker egiten duten lan guztiak fruitua eman duela benetan sentitu dute. Saskien eta barazkien erosketa igo egin da konfinamendu garaian eta kontsumo-alternatibek inoiz baino gehiago ikusi dute indarrak batzeko beharra elikagaiak jendearengana irits daitezen. Espero duguna da jendeak eredu horrekin jarraitzea koarentena amaitzen denean.

Bere aldetik, Vanek Bilbon dauden zenbait kontsumo alternatiba aurkeztu zizkigun. Kidekoop koperatibatik hasi zen, bazkideen biden funtzionatzen du eta edozein motatako produktuak aurki daitezke bertan: “Jendeak esaten digu: bagatoz hona eta aste osorako erosketak egiteaz ahazten gara” zioen Vanek. Kidekoop ekoizle eta kontsumitzaileentzat alternatiba bikaina da elikagai hurbilak, bidezko merkataritzaren bidez ekoiztutako eta agroekologikoak diren eligagaiak erosteko. Rekaldeko Ganekoop eta Santutxuko Labore (supermerkatu baten antza duena) ere bai izendatu zituen. Gainera, kontsumo talde askok denda fisikorik eduki ez arren elikagaiak puntu zehatz batera hurbiltzen dizkigutela gogorarazi zigun Vanek, hirietan mota honetako produktuak gure eskura jartzen. 

Sarrera honen ondoren, Maitanek sukaldatuko genuena azaltzen hasi zen. Elikadura burujabetza sukaldean ere eman behar da, horregatik, menua produktu agroekologiko, lokal, sasoiko, zirkuitu laburreko, modu jasangarrian ekoiztutako eta bidezko baldintzetan ekoiztutako elikagaiez osatuta zegoen. Sasoiko lau plater sukaldatzeko aukera izan genuen: erremolatxa eta intxaur patea, orburu gozo-gozoak, udaberri pasta zoragarria eta kiwi carpaccioa. Horretarko, Maitanek pausuz pausu azaldu zizkigun errezetak.

Saioko txata ez zen gelditu, izan ere, saioan zeuden 30 pertsonek inoiz baino gehiago hartu zuten parte. Errezetei buruzko galderez gain, tipularekin negar ez egiteko trikimailu eta aholkuak partekatu genituen, eta eztabaida ugari sortu ziren: pastako ura berrerabili ala ez, edo erremolatxaren tintaren buruzko gomendioak: “deskuidatzen bazarete, etxea fuksia kolorekoa utziko dizue” gogorarazten zigun Maitanek. 

Tailerraren helburua produktuak beste modu batean erabiltzea zen ere bai, bizitza erdigunean jarri ideia honetan, beharrezko da landa mundua bizirik mantentzea, horretan diharduten pertsonak izatea. Kontsumo ohitura batzuk aldatzeaz gain, produktuekiko beldurra galtzen ikasi genuen, niri sukaldatzea ez zait ondo ematen eta mota horretako sinesmenak alde batera uzten. Maitanek sukaldean sormena izatea zein garrantzitsua den nabarmendu zuen, osagaiak aldatzea, inprobisatzea… Sormen hori guztia saioaren amaieran ikusi genuen, gure kamerak piztu eta azken selfierako prestatzen hasi ginenean, elikadura burujabetza praktikan jarriz prestatutako platerrak erakusteko.

La entrada Elikadura Burujabetza konfinamendu garaian aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.