Elkartasuna eta aliantzak ereiten eraldaketa ezartzeko

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

lunes 27 de abril de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

lunes 27 de abril de 2020

Aurtengo udaberria asaldatuago hasi dugu, etxealdiak hordagoa bota digu eta geure oinarrizko gabeziak bistaratu egin zaizkigu. Han eta hemen, zientzia ezpainetan hartuz babes-neurriek itogura sorrarazi digute, baina ezberdintasuna, jasangarritasun eza eta zaurgarritasuna adierazle diren gizarteotan, goi-politikek egunerokotasuneko bizitzak eta zaintzak zein alboraturik dituzten nabaritu dugu hainbat arlotan, elikadura sistema kasu.

Zoramena sortzen duen elikadura sistema aldrebes beraren neurriak alarma egoeran ere aplikatu nahi izatean, urteetan alternatibak eta erresistentziak lantzen dabiltzan mugimendu eta eragileek alto eman behar izan dute.

Bai estatu espainiarrean [1] baita Euskal Herrian [2] ere ehundaka eragile batu gara neurri horietan, beste behin ere, gertuko baserri eta herritarron elkargune diren azoken dinamikak oztopatu eta lehen sektorearen industrializazioa eta banaketa kilometrikoa lehenetsi direlako. Hauen aburuz, oztopoz-oztopo munduko hainbat landa eremuetan agroekologiaren bidetik lantzen ari diren alternatibak sendotzearen beharra ezaguna da, eta garai hauetan garrantzitsuagoa oraindik ere.

Gure lankide diren Santa Marta komunitateko salvadortarrak ere horretan dabiltza hamarkadetan meatzaritza metalikoaren mehatxuan erresistentzian izan diren lurraldean elkarlanean garaiko eta bertoko uzta ahalbidetuko duten eredua antolatzen eta eraberritzen [3].

Zaharkituak ditugun gizarte-ereduak zaintza lanak gutxiesten eta genero bereizketa ezartzen jarraitzen duenez, norbanakoak elikadura sistemarekin duen harremana menpekotasunez josita dugu. Beraz, etxeko zaintza lanak ere erresistentzia eremu direnez, eskuak zein ahoak lanean jartzeko garaia ere izan dugu, sukaldaritza natural eta iraunkorra landuz eta dastatuz [4].

Denean ere, Via Campesinak aurtengo baserritarren nazioarteko egunean ohartarazi bezala eskubideak landu, erein eta ideia eraldatzaileen uzta biltzeko larrialdi garaiak dira honako sasoiak ere. [5]

Eta erakunde erreferente honen lema aintzat hartuz, larrialdia globalizatzen den honetan, ozenki, borroka eta esperantza ere globalizatu dezagula.

Informazio gehiago:

[1] https://www.soberaniaalimentaria.info/otros-documentos/luchas/723-carta-mapa

[2] https://ehkolektiboa.eus/merkatu-eta-azokak-irekita-nahi-ditugu/

[3] http://www.adessantamarta.sv/nuestro-trabajo/programa-de-agricultura-sostenible/282-santa-marta-desarrolla-acciones-para-avanzar-en-su-soberania-alimentaria

[4] https://euskadi.isf.es/blog/zuk-zeuk-egin-lab-1-0/?lang=eu

[5] https://viacampesina.org/es/17abril2020-labrar-sembrar-y-cosechar-ideas-transformadoras-ahora-es-el-momento-de-exigir-soberania-alimentaria/

La entrada Elkartasuna eta aliantzak ereiten eraldaketa ezartzeko aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.