Teknologia politika da: osasun protokoloei eta eskubide digitalei bueltak

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 16 de abril de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 16 de abril de 2020

Konfinamendu garai hauetan geure burua berrasmatu nahian, joan den astean Aktibisten Eskolaren lehen online saioa egin genuen, Sursiendo taldeko La Jes-en eskutik. Software librean eta teknopolitikan aditua den dinamizatzaaile honekin, eta kode irekiko taldekako bideodeiak egiteko tresna bat erabilita, 25 pertsonek parte hartu genuen ISF-MGI erakundeak hilero eskaintzen duen formakuntzan, baina oraingo honetan, modu digitalean.

Eta modu digitalean jorratu genuen, hain zuzen ere, eskubide digitalen gaia, eta haren urraketa alarma-egoeran. Eskubide digitalen egoera bizi garen garaiotan, gaurkotasun- eta kezka-gaia da, eta, horregatik, hainbat kolektibok eta erakundek, Nazioarteko Aministiatik hasiz eta European Digital Rights (EDRi) erakundera helduz, dagoeneko idatzi dituzte komunikatuak eta adierazpenak gaiari buruz ohartarazteko.

Geure burua kokatzeko, eskubide digitalak esparru digitalean giza eskubideak dira. Egun hauetan urratuta ikusten ari garen eskubide horietako beste adibideetako bat da, hala nola, mugitzeko askatasunerako eskubidea, biltzeko eskubidea edo heriotza duina izateko eskubidea. Hala ere, horiekin berezitasun bat ematen da, eskubide digitalak gorputzarekin edo haren parte gisa sentitzen ez direnez, askotan badirudi oharkabean pasatzen direla, gure pribatutasuna eta gure adierazpen askatasuna arriskuan egon arren.

Agian, materialtasun eza horren ondorioz, urraketa onartzen ari gara, gero eta datu pribatu gehiago emanez edo gure geolokalizazioa eta gure mugimenduen arakatzea ahalbidetuz, besteak beste.

Eskubide digitalen egungo egoera testuinguru handiago batean murgilduta dago, zeina esparru digitaletik harago doan. Monopolitikoa, estraktibista eta intrusiboa den teknologia batetik abiatzen gara. Beraz, esan dezakegu teknologia ez dela teknikoa bakarrik, teknologia politika ere bada. Eta beraz, alda daiteke. Teknologia gardena aukeratu daiteke, proportzionala, birusa eta haren hedapena kontrolatuko dituena, eta ez pertsonen kontrola ahalbidetuko duena; elkarlanekoa, korporatiboa izan beharrean, diziplinaz haraindikoa (adibidez, osasun-adituek aukera izan beharko lukete zein datu behar diren eta zein ez), kode askekoa eta deszentralizatua.

La Jesek esan zuen bezala, erronka nagusia ez da soilik bere horretan kapitalismoaren aurka egitea, barneratuta dugun kapitalismoari ere aurre egin behar zaio.

Oharra: Saio osoaren audioa entzun nahi baduzu, hemen duzu eskuragai:

https://nube.isf.es/index.php/s/NsEqJG7YSR5pKNF

La entrada Teknologia politika da: osasun protokoloei eta eskubide digitalei bueltak aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.