Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 5 de marzo de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 5 de marzo de 2020

Urtero bezala, Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak bat egiten du Emakume Langilearen Nazioarteko egunarekin.

Mugitzen garen esparrua, unibertsitatea, eta zehazki, zientzia eta teknologia arloa, oso maskulinizatua egoteaz gain, balio maskulinistak transmititzeaz arduratzen da: enpreseei mesede egiten dieten logika merkantilistei erantzuten diete ikasgaiek eta ebaluazio-sistema indibidualista eta meritokrazian oinarritutakoa da. Arazoa beraz, ez da soilik emakumeen presentzia oso urria izaten jarraitzen duela, baizik eta sortzen ari garen zientzia eta teknologia ereduak.

Ez dugu ahaztu behar Iparralde Globaleko herrialdeetan sortzen eta garatzen ari garen eredu energetikoa eta teknologiak zuzeneko eragina duela Hegoealde Globaleko herrialde pobretuetan eta ondorioak batez ere bertako emakumeek pairatzen dituztela. Hori dela eta haiek dira borrokak burutzen lurraldea defendatzeko gorputza lehen lerroan jartzen ari direnak.

Horren aurrean, hezkuntza kritikoaren aldeko apustua egiten dugu lehenago aipatutako disziplina hierarkikoari aurre egiteko. Zientzia eta teknologia esklusibisten aurrean, denon eskuetara dagoen eredua aldarrikatzen dugu, herri eta herritarren mesedetara eta testuinguruetara moldatzen dena eta naturaren zaintzan oinarritzen dena. Azken honi dagokionez, unibertsitatean eskaintzen diren graduen artean arrakala handia dago zaintzarekin lotutako graduetan dauden emakume eta gizonen artean, emakumeak izanik mota horietako graduak burutzen dituzten gehiengoa. Eta beste hainbeste Jendarte-Eraldaketan burutzen diren GrAL eta MALekin; proportzionalki, emakumeak dira horietan nagusi. Ildo horretan, aurten arreta berezia jarri diogu proiektuetan integratzea beharrezkoa dela uste dugun metodologia feministari, prozesuari emaitzari baino garrantzia gehiago emanez. Horren helburua da gure jardun feminista ekintza ikusgarrienera soilik ez mugatzea, eta ekintzaren eta ekintza horren prestaketaren artean kontraesanak ekiditea.

Bestalde, unibertsitaea ez dute soilik ikasleek eta irakasleek osatzen; idazkaritza, erreprografia, kafetegia, garbiketa-zerbitzua, elkarteak…. Ezinbesteko helduleku dira unibertsitateko funtzionamendua egokia izan dadin. Unibertsitateaz ari garenean ahanzturan uzten dugun sektore hauetan emakumeak dira nagusi. Inbisibilizazio hau, ordea, ez da kasualitatea, jendarte patriarkalaren isla baizik. Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu pasa den martxoaren 2an greba hasi zuten garbitzaileei eta burutzen ari diren borrokari.

Argazkia: Ecuador Etxea

La entrada Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.