Leire Jauregik, garapena, lankidetza eta giza garapenerako teknologiak mintegiko ikasleak, idatzi du artikulu hau.

Batzuetan ain errotuta daukagun sistema honen funtzionamendua zalantzan jartzea gogorra izaten da. Oraingo honetan konkretuko edukazioaren arloa aztertuko dugu Amaia del Rio hizlariarekin, Hegoako ekipoaren parte dena.

Gure
heziketa hasten den momentutik bete beharko ditugun urratsak oso
argiak dira: asko ikasi ezazu eta honela kalifikazio onak lortuko
dituzu, ondoren lanpostu on bat eduki ahal izateko (posible bada zure
gustukoa) eta diru mordoa irabazteko. Honela zure bizitza guztiz
osatuta egongo da. Eta honetarako ez baduzu balio… zorte on.

Heziketa
eredu hau ikastoletan baita unibertsitateetan erabiltzen da, eta
aurrerapenak eta indibidualismoa karakteristika nagusitzat dituen
modernitate kapitalistaren parte da, honek aldi berean gizakien
arteko desberdintasunak handitzen dituelarik.

Aurrerapena
oso lotuta dago garapenari, eta, zer ote da garapena? Hazteko eta
hedatzeko joera. Honek kapitalaren handipen bat ekartzen badu ere
ondorio txarrak ekartzen ditu, ala nola gizakion arteko
desberdintasunak handitzea edo naturarekiko duen inpaktu izugarria.

Gaur
egun ematen diren krisietan baita jarri genuen arreta. Krisi soziala,
emakumeak eta borroka feminista jarriz protagonista nagusitzat, krisi
klimatikoa, krisi ekonomikoa, krisi politikoa, non bizi garen sistema
“intentsitate baxuko demokrazia” bezala deitzen dugun, krisi
kulturala, honetan kontsumismora eramaten gaituen estruktura soziala
aztertzen dugu, eta azkenik krisi zientifikoa, non duda mudetan
jartzen den zientzia a-politikoa dela, eta okzidenteko herrialdeen
garrantzia arlo honetan.

Hitz
gutxitan, zaila baldin bada hau guztia zalantzan jartzea are gehiago
izango da aldatzea. Argi dagoena da ez dela epe laburreko gauza eta
menderatzailearen kontra ibili behar diren pausuak oraindik ez daude
zehaztuta. Eta nola ez, bide hau ibiltzen dugun bitartean beste
pertsona eta herrialdeen jakituriatik ikasi.

La entrada Eraldaketa sozialerako hezkuntza aparece primero en ISF Euskadi.