Unibertsitatera bisita

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

martes 1 de octubre de 2019

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

martes 1 de octubre de 2019

El Salvadorko Unibertsitatera (UES) egin genuen bisita pasa den uztailaren 25ean. Bere egin ninduten campusak dituen gune berdeak, ikasleek antolaketarako dituzten espazioak, hormen aldarrikapenak eta memoria… Elektrikako Fakultatera bidean 70ean El Salvadorko gobernuak hil zituen ikasleak omentzeko ekitaldia: dantza, diskurtso kritikoa, musika, ikasle mugimendu egituratua… Zetino Elektrika Fakultateko Energia Berriztagarrien zuzendariarekin bildu ginen ondoren, laborategi batean. Laborategian teknologia desberdineko bi plaka fotovoltaiko, alderanzgailu monofasiko eta trifasikoak eta mikroalderanzgailuak zeuden.  Alderanzgailuetan ikusi ahal izan genuen fakultateko teilatuan zeuden plaka fotovoltaikoek sortutako potentzia; plaketako bat eguzkiarekiko oinarri higikorra zuen eta besteek finkoa. Hori dela eta, sorkuntza fotovoltaiko handiagoa erakusten zuen mugikorrak. Unibertsitateko ikasleek diseinatu zuten higikorra, eta azaldu zigun nola motorrak plakatik sortzen duen energiaren bidez birarazten duen plaka bera. Alderanzgailuei dagokienez, normalean, plaka-serie bakoitzko bat jartzen dela esan zigun, baina mikroalderanzgailuen kasuan, plaka bakoitzeko bat jarri behar dela. Amaitzeko, laborategian zeuden plakak aztertu genituen eta konexioak fisikoki egiten ikasi. Bat silizio polikristalinozkoa zen eta bestea hainbat materialen arteko nahasketa.

Bisita amaitzeko, Buena Vistan diseinatzen ari garen eguzki-energia bidezko ur-ponpaketa sistema isolatuari buruz hitz egin genion, haiek ere unibertsitatea komunitateen zerbitzura jartzeko asmoa dutelako etorkizun hurbil batean.

La entrada Unibertsitatera bisita aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.