“Gerra hemen hasten da ”: industria militarra eusten duten zutabeak

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 26 de junio de 2019

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 26 de junio de 2019

Yemen-en iaz 28.000 pertsona baino gehiago hil ziren herrialdea jasaten ari den gatazka armatuaren ondorioz. 2016an gerra hasi zenetik, 60.000 pertsona hil egin dira. Yemen da mundu-mailan gatazka armatuak dauden herrialdeetako bat. Gerra horiek heriotzak, bortxaketak, goseteak, elikadura-ziurgabetasuna, azpiegituren suntsiketa eta behartutako lekualdaketak eragiten dituzte.

Zorigaitzez, dirudi gatazka hauek fisikoki zein enpatikoki urrun geratzen zaizkigula, gurekin zerikusirik izango ez balute bezala. Haatik, iparralde globaleko herritarrak garen heinean, beste herrialde batzuetan gertatzen ari den horren erantzukizuna dugu.

Gerra hemen hasten da lelopean, izen berbera duen plataformak gatazka armatuekin ditugun loturak ezagutzera eman eta salatu nahi ditu: fabrikazioa, finantziazioa eta ikerketa. Maiatzaren 30eko Aktibisten Eskolan gai honi heldu genion.

Fabrikazioan zentratuz gero, espainiar estatuan 580 enpresek baino gehiagok fabrikatzen dituzte armak, materialak edo armentzako piezak.  Horietako 100 baino gehiago Euskal Herrian daude.

Bestalde, finantziazioari buruz hitz eginez gero, 2018an, diru publikotik 20.000 milioi euro baino gehiago  gastu militarrera zuzendu ziren, eta espainiar estatuko entitate finantziarioek 9.000 milioi euro inbertitu dituzte azken 7 urteetan armen industrian. BBVA, Banco Santander edo CaixaBank dira banku horietako batzuk, eta neurri txikiago batean, baina zerrenda horren parte dira Kutxabank eta Caja Rural de Navarra.

Eta hirugarren ardatzari dagokionez, helburu militarrak dituzten ikerketek mundu-mailako I+D+I inbertsio totalaren % 30a hartzen dute eta milioi erdi zientifiko inplikatzen dituzte. Espainiar estatua da bere BPGren ehunekorik handiena eskaintzen dion bigarren herrialdea arma berrien garapenari, AEBren atzetik.

Euskal espresetan fabrikatutako armek, arlo militarrerako unibertsitateetako ikerketetan garatzen diren teknologiak eta gure diruarekin finantziatzen den armen industriak munduko hainbat lekutan gerrak egotea ahalbidetzen du.

Armen ekoizpenarekin harremana dituzten enpresetako asko UPV/EHU-n daude ikasleei praktikak eskaintzen edo unibertsitatea sartuta dagoen plataformen parte dira.

Hori dela eta, ISF/MGI batu egingo da UPV/EHU eta miltarismoaren arteko harremana eteteko kontzentrazioan, uztailaren 3an, 13:00etan, Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

La entrada “Gerra hemen hasten da ”: industria militarra eusten duten zutabeak aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.