Nabigatu arrastorik gabe: Tresna Libreak eta Burujabetza Teknologikoa

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 6 de junio de 2019

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 6 de junio de 2019

Ez
da inongo sekretua:
teknologiaren sektoreko multinazional handiek gure pribatutasuna
urratzen dute, eta oparitzen dizkiegun datuekin salerosketan ibiltzen
dira. Interneten nabigatzen dugunean sortzen diren datuek, gure
kokapenarekin konbinatuta, informazio guztiz baliotsua
ematen dute, Google
bezalako enpresek publizitate pertsonalizatua bideratuko diguten
beste enpresa batzuei bidaltzeko.
Hori
jakin badakigun
arren, batzuetan geure buruaren zaintza digitalak hobetzeko tresnak
falta ditugu, eta azkenean
betiko
sare eta plataforma pribatiboetara
jotzen dugu. Internetekin arrastorik utzi gabe harremanetan aritzeko
beste modu batzuk ezagutzea eta
burujabetza
teknologikora jauzi egitea proposatzen dizugu Mugarik Gabeko
Ingeniaritza-Euskaditik.

Mugarik
Gabeko Ingeniaritzak eta Ekologistak Martxanek Aktibisteen
Eskolaren saio berezia antolatu dugu, mapen
erabilerarekin lotutako tresna libreak ezagutze
ko
eta haiekin praktikatze
ko.
Zuk ere Google Mapsera sarri jotzen baduzu, interesgarri izango
zaizu pribatutasun, autonomia eta erraztasun handiagoak eskaintzen
dizkizun mundu oso bat dagoela deskubritzea. Horretarako,
Ekaitz
Zarraga telekomunikazioko ingeniaria izango dugu gurekin datorren
ostegunean,
ekainak 13. Erabiltzailea eta bere eskubideak errespetatzen dituzten
teknologien
erabilera eta sorkuntza sustatzen dihardu gaur egun.
Parte
hartu nahi baduzu, bidali mezu bat hezkuntza(a bildua)euskadi.isf.es
helbidera,
idatzi izenburuan AKTIBISTEEN
ESKOLA eta esaiguzu parte hartu nahi duzula. Bertaratu ahal izateko,
ez
da beharrezkoa
Ekintzaileen Eskolaren aurreko
saioetara etorrita
egotea. Zain izango gaituzu!

Eguna:
2019ko
ekainaren 13a, osteguna

Ordua:
17:00-19:00

Tokia:
Bilboko
Ingeniaritza Eskola
,
P1G1
gela

La entrada Nabigatu arrastorik gabe: Tresna Libreak eta Burujabetza Teknologikoa aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.