Heteropatriarkatu kapitaliztari planto. Bizitzak erdigunean.

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 6 de marzo de 2019

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 6 de marzo de 2019

MGI-ISF elkarteak martxoaren 8ko grebarekin bat egingo du.

Mugarik Gabeko Ingeniaritza – Ingeniería Sin Fronteras elkarteko emakumeok martxoaren 8an gure zereginak egiteari utziko diegu eta kaleak hartuko ditugu greba feministara batuz, heteropatriarkatu kapitalistaren kontra egiteko.

Bizitza erdigunean jarri nahi dugu, bizitza duinak eramateko eskubidea eta emakume* gisa burujabe izatea ukatzen digun indarkeriaren, ezberdintasunaren, prekarietatearen, kontsumo-ereduaren eta esplotazio kapitalista, patriarkal eta arrazistaren kontra egiteko.

Lanaren zatiketa sexualaren, etxeko lanen ikusgarritasun ezaren eta sozialki eta instituzionalki inolako balio ekonomikorik ez duten erreprodukzio eta zaintza lanen aurrean, aitortza eta erantzukizun instituzionala aldarrikatzen dugu, justuagoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa den sistema bat lortzeko.

Sexualitate-eredu hegemonikoen, pertsona transen patologizazioaren, heteroarauaren, lesbofobiaren, edertasun canon-aren eta beste menderakuntzen aurrean, denontzako eskubide zibil berberak aldarrikatzen ditugu.

Greba egingo dugu bizitza jasangarriak nahi ditugulako. Horretarako, bizitzaren sostengatzearen gainean erantzukizun kolektiboa aldarrikatzen dugu.

Indarkeria matxistarik eta heteroaraurik gabeko bizitzak nahi ditugulako, aldarrikatzen dugu sinetsiko gaituen eta gure hitza zalantzan jarriko ez duen justizia, lege eta botere publikoan oinarritutako sistema-eredua.

Arrazakeriarik eta kolonialismorik gabeko bizitzak nahi ditugulako, inor ez dela ilegala aldarrikatzen dugu. Guztiontzako eskubide guztiak.

Ingeniaritza Eskolan egiten dugun lana dela eta, MGI-ISF-k greban parte hartuko du, aurrez aipaturiko gai guztiez gain, gure fakultateetako hezkuntza planak guztiz androzentrikoak direlako, gizonetan eta gizonezkoetan zentraturikoak. Hori dela eta, zientzia eta teknologian emakumeak ikusaraztea eskatzen dugu.

Euskal Herrian eta El Salvadorren lanean gabiltzan langileak grebara batuko gara eta martxoaren 8an ez dugu kotizatuko.

Lan, hezkuntza, kontsumo eta zaintza greba egingo dugu jendarte libre, iraultzaile eta feminista baten alde.

Bizitzak erdigunean!

Informazio gehiago hemen.

La entrada Heteropatriarkatu kapitaliztari planto. Bizitzak erdigunean. aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.