Erauzketaren aurka

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 27 de febrero de 2019

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 27 de febrero de 2019

Ekozinemaldiaren 13. edizioan hegoaldeko ahots bat izango dugu.

Planetak pairatzen duen ingurumen krisia baliabide naturalen predatzailea eta ezberdintasunen sortzailea den ekoizpen-, truke- eta kontsumo-eredu globalizatuaren emaitza da. Lehiakortasuna, indibidualismo eta amaigabeko kontsumismoan oinarrituriko eredua. Horren adierazgarri dira Amazoniako milioika hektareatako ustiapen baimenak, energia eta mea baliabideetara heltzeko Venezuelan garatu daitekeen kontu-hartze militarra, Brasilen meatzaritza arduragabeagatik gertaturiko beste hondamendi bat, Kolonbiako urtegirik handienaren proiektuak sorturiko lekualdatzeak eta pobrezia Cauca ibaian ingurugiro hondamendia izateko zorian jarriz, edota Laos, Kenya, Afganistan eta Birmanian aurreko urtean izandako hondamendiak.

Honi batu behar zaio erauzketaren aurrerakadari paraleloki doan errepresioaren fenomenoa, irabazi ekonomiko handiagoen eta berme gutxiagokoen kasuan, proiektu horien aurka dabiltzan aktibisten erailketak jazoz. 2018an 321 aktibistaren erailketak zenbatu dira, %75 ingurumenaren defendatzaileak izanik.

Gertu zein urrun izan arren, planetari eragiten dioten arazoak begirada global batez ezagutzeko, inspiratzeko eta elkartasuna adierazteko asmoarekin, Ekozinemaldiaren 13. edizioa dugu laster. Ekologistak Martxan eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza/Ingeniería sin Fronteras (MGI-ISF) erakundeekin, beste eragile batzuekin elkarlanean, antolaturiko zor ekologikoa eta zine festibala, Euskal Herriko 13 herri eta hirietan burutuko da, martxoaren 25etik 31ra. Hemen duzu programa osoa.

Edizio honetan, hegoaldeko ahotsa dakarkigun Vidalina Morales komunitateko liderra eta ingurugiro defendatzailea izango dugu, El Salvadorren metalen meatzaritzaren aurkako mugimenduko borrokako kidea, herrialde honetan industria eredu honen debekua lortu zutelarik.

Vidalina Morales El Salvadorren ustiapen baimen eske zebiltzan meatzaritza proiektuei aurre egiten hasi zen hasieratik. Kalteturiko komunitateak hamarkada luzez borrokatu ostean jarduera hau debekatzen duen mundu mailako lehenengoa eta bakarra den legearen onespena Latinoamerikako aparteko gertaera izan da.

Borroka prozesu honen berri ematen digun “No tenemos miedo” dokumentala, Vidalina Morales protagonista duen ikus-entzunezko erreportajea da, El Salvadorreko Asociación de Desarrollo Económico Social (ADES) erakundeak Colectivo de Comunicación Popular eragilearekin koordinazioan ekoizturikoa. Dokumentalak Ekozinemaldian 2019ko programazioan izango dugu, eta emanaldien osteko solasaldietan protagonistak berak parte hartuko du.

Euskal Herrira Vidalina Moralesek egingo duen bisitaren helburua lurraldearen eta Giza Eskubideen defentsan El Salvadorreko emakumeek egiten duten lanari buruzko ezagutza izatea da, beste lurralde batzuetako erresistentzientzako inspirazio moduan. Herrien artean errealitate eta borroka hauek elkarbanatzea elkartasun eta erresistentziak sustatzeko tresna dira.

Aukera hau ere baliagarri izango zaigu El Salvadorreko errealitatearen eta beste borroka batzuen egoeraren berri izateko, hala nola, gaur egunean estatu horretan abortuaren zigorgabetasunerako eta uraren pribatizazioen aurkako erronkei buruz mintzatzeko.

ISF-MGI-ek Vidalina Moralesen Euskal Herriko bira honetan parte-hartuko du:

  • Donostia. Martxoaren 25ean, astelehena, goizeko 11etan dokumentalaren emanaldia eta solasaldia UPV/EHU-ko Ingeniaritza Eskolan, eta arratsaldeko 7.30etan Koldo Mitxelena kulturgunean.
  • Leioa. Martxoaren 26an, asteartea, eguerdiko 12.30etan dokumentalaren emanaldia eta solasaldia UPV/EHU-ko Arte Ederren Fakultatean.
  • Bilbo. Martxoaren 26an, asteartea, arratsaldeko 6etan dokumentalaren emanaldia eta solasaldia Bilborock aretoan Silvia Federici ekintzaile feminista eta “Caliban eta sorgina” liburuaren idazlearekin batera.
  • Tolosa. Martxoaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 7.30etan dokumentalaren emanaldia eta solasaldia Leidor zineman.
  • Bilbo. Martxoaren 28an, osteguna, arratsaldeko 5etan dokumentalaren emanaldia eta solasaldia UPV/EHU-ko Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
  • Basauri. Martxoaren 29an, ostirala, arratsaldeko 7etan, dokumentalaren emanaldia eta solasaldia Marienea – Emakumeen Etxean.

La entrada Erauzketaren aurka aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.